Ezagutu zein heziketa-ziklo egokitzen zaizun hobekien
Egin orientazio testa, dauden ziklo guztiak arakatu edo Lanbide Heziketari buruzko guztia ezagutu.
Hasi zaitezke FpBide erabiltzen.
Webgunearen lehenengo atal honetan bi test ezberdin aurkituko dituzu: batak erdi mailako LH zikloak aukeratzen lagunduko zaitu eta besteak, goi mailako LH zikloak. Testa hasteko klikatu dagokizun erlatsean.
Erdi mailako LH zikloen testa 120 esaldiz osatuta dago. Esaldi hauetan LH zikloen zeregin profesionalekin zerikusia duten jarduerak agertuko dira. Test osoaren iraupena 30 minutukoa da gutxi gora behera.
Goi mailako LH zikloen testa 180 esaldik osatzen dute eta 40 minutu inguru dirau.
Esaldi bakoitzari 1etik 10erako puntuaketa bat eman behar diozu. Adibidez, adierazten den jarduera oso gustuko ba duzu 10 bat eman diezaiokezu eta ez ba duzu bat ere gustuko 1 bat.
Animo!!! Aurrera!!!